NORTZUK GARA?

Fast 3D Bidasoa era guztietako piezak 3 D inpresio bidez lortzeko prozesua barnean hartzea helburu duen lantegia eta eskola da, hau da, eredu digitala egiten denetik 3 D inprimagailuan egin arte.

Prozesu horretan inpresio teknologia ezberdinak erabiltzen ditugu ezaugarri desberdineko piezak inprimatzeko, gure bezeroen beharretara egokituak,betiere.

Halaber, modelatu eta 3D inpresio tailerrak eta prestakuntza beharrizan zehatzak eta bereziak izan ditzaketen pertsonentzako tailerrak eskaintzeko moduan gaude.

Teknologia honek aukera sorta handia eskaintzen du eta oraingo eta etorkizuneko diseinatzaileak teknologia honetara hurbiltzea eta bere potentziala erabiltzen hastea nahiko genuke .

11
Merkatuan jadanik agertu diren tresna berri hauek, etxeko 3D inprimagailuak eta antzekoak, aldaketa handiak ekarriko dituzte esparru guztietan objektuak egiteko modu honetan. Honek suposatu eta eskatuko digu prozesu berri hauek ezagutzea eta esparru honetan alfabetizatzea, hau da, 3D modelatuaren bidezko hizkuntza espaziala ezagutu beharko dugu. Berrikuntza honek,beraz, gure gaitasunak aberastea eskatzen digu, tresna berriak erabiltzen ikastea eta kultura oso bat sortzen laguntzea.

Beste edozein informazio beharko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan.