admin

Alboka 3D

3D inprimaketak musika arloak eskaintzen dituen aukerak aztertzen ari gara

foto1 foto2

Pertsona eskaneatuak

Argazkiak erabiliz 3D ereduak lortzeko saiakerak egiten ari gara. Oraingo honetan pertsona baten 3D eredua lortzen saiatu gara, horren ondoren inprimatzeko. Hona hemen emaitzak:

Lehenengo eta behin, argazki guztiak batzen ditugu gainazalen 3 D eredua lortzeko. Agiri honek .obj luzapena izango du.

123d

Horren ondoren, sarean geratu diren hutsuneak konpondu, gainazala solidifikatu eta busto itxura ematen diogu. Horrekin .stl luzapeneko agiria lortuko dugu eta inprimatzeko prest egongo da.mix

Amaitzeko, inprimaketa parametroak aukeratu eta eredua egiten dugu.

2015-10-05 14.59.50

 

Inprimatzea euskarria erabilita

support13D teknologia bidez pieza konplikatuak inprimatzeak euskarri bat erabiltzea eskatzen du, eta euskarri gisa erabiltzen den materiala kendu egiten da. Horrek lan gehigarria suposatzen du. Lan hau errazteko menuan “Cura” aukeratuko dugu “Lines” estruktura mota aukeratzeko zerrendan ( expert settings delakoaren barruan) eta horren bidez “ Grid” motakoa baino errazago kentzen den egitura lortzen dugu, bukaera finagoa eta egokiagoa lortuz .

foto1  foto2