PROTOTIPO PROFESIONALAK

Zure produktua diseinatzeko fasean murgilduta baldin bazaude, aukera hau interesgarri gerta dakizuke.

Bidali iezaiguzu agiri bat zure produktuaren ereduarekin eta 3D formatuan inprimatuko dizugu konfidentzialtasun osoz.

Prototipoa eskura izango duzu eta akatsik ez duela egiaztatu ahalko duzu seriean produzitzera agindu baino lehen.

Bi inprimagailu ezberdin ditugu, zure beharren arabera.

 

KALITATE HANDIKO INPRIMAKETA:

4

Objet30 Pro makinarekin egina, oso prezisio handiko piezak egiten ditu kalitate handiko gainazalarekin

Makina honek SLA teknologia bidez inprimatzen du (Estereolitografia) , eta argi ultramore bidez gogortzen den bitartean, plastikozko erretxinak piezaren azal ezberdinak eraikitzen lagunduko du.

Prozesu hau eskaintzen dugun beste aukera baino garestiago irteten da,baina kalitate handiko piezak sortzen dituenez, oso interesgarri gerta daiteke, pieza serie laburretarako ere.

INPRIMAKETA ARINA:

 

FDM ( Filamentu urtua) makina ezberdinekin egina. Ez du eskaintzen Objet30 Pro inprimagailuarekin gainazalean lortzen den kalitatea, baina material eta kolore askotarikoak erabili ahal dira.

Plastiko mota ezberdinak erabili ahal ditugu, besteak beste pieza malguak egin ahal ditugu, erresistentzia handikoak, biodegragarriak edo egurraren antza har dezakeen materialez eginiko piezak ere.

400x380x315 milimetrorainoko (luzera, zabalera,altuera ) piezak produzitu ahal dituen inprimagailua daukagu.

10

Inprimaketaren kostea objektuari emango zaion erabileraren araberakoa izan daiteke, horregatik zure eredua bidaltzen duzunean, alderdi hori kontuan hartzea gomendatzen dizuegu. Halaber, honako datuak eskatuko dizkizugu: STL formatua, bereizmena, betegarria, materiala eta kolorea.

Halakorik eskatzen edo egiten duzun lehen aldia baldin bada, informazio zehatzagoa behar baduzu edo AURREKONTUA eskatu nahi baduzu, zalantzarik ez izan eta harremanetarako helbidearen bidez jar zaitez gurekin harremanetan.