PRODUKTU PERTSONALIZATUAK

Gailu baten piezaren bat apurtu zaizu eta merkatuan ez duzu horren ordezkorik aurkitu? Sarri askotan gertatu zaigu pieza bilduma oso bat erostera behartuta gaudela bakarra behar dugun arren, eta batzuetan gailu berria erosteko derrigorra ikusten dugu. Egoera hori konpon liteke 3D inprimaketari esker.

Zure gailuan falta zaizun pieza inprimatu ahal duzu, tresnan muntatu eta berriro erabili. Erraza bezain sinplea.

B9rACjKIUAAm_88B9rACjIIAAAg3YI

B9rACjMIMAAl8CoB9rACjJIQAAAMrt

Ezberdina eta originala izan nahi duzu? Pieza esklusiboak izan ditzakezu, diseinu pertsonalizatuekin. Telefono eramangarrietarako karkasak, giltzatakoak, eskumuturretakoak, lanparak, aurikularretarako euskarriak… Muga bakarra zuk zeuk jarriko duzu.

Main_preview_featured

DSC_4626_2_large_preview_featured

minecraft-keychains-for-thingy_preview_featured

 

Informazio gehiago beharko bazenu , zure lehen aldia bada edo AURREKONTURIK eskatu nahi baduzu, konpromisorik gabe jar zaitez gurekin harremanetan.