PRESTAKUNTZA

Epe laburrean 3D inprimaketa esparru guztietan erabiliko den teknologia dela uste dugu, potentzial handia eskaintzen duelako. Horregatik, hain zuzen, uste osoa daukagu etorkizuneko profesionalek teknologia honetan prestatu beharko dutela, behar bezalako etekina atera ahal izateko.

Gure helburua da Fast 3D Bidasoa ikasgelatik igarotzen diren pertsona guztiek pieza bat 3D inpresio bidez egiteko prozesu osoa ezagutzea eta pieza bat diseinutik azken produkziora egin ahal izatea.

3d_printer_wkshp_0

Horretarako, ikasleen profilaren eta beharren araberako prestakuntzak eskaintzeko moduan gaude.

UME eta HELDUENTZAKO ikastaroak eman ditzakegu, iraupen eta helburu ezberdinekin, kasu guztietan diseinu eta modelatura zein 3D inprimagailuaren erabilerara bideratuak.