NAGUSIENTZAT

4 eta 8 arteko pertsonentzako ikastaroak ematen ditugu. Ikasleek modelatua eta 3D inpresio teknika ezagutu ahalko dute eta 3D teknologia bidezko inprimaketarako urratsak ezagutu eta ulertuko dituzte.

Honako ikastaroak eskaintzen ditugu:

MODELATUAREN ETA 3D INPRIMAKETAREN HASTAPENAK

Adina: 16 urtetik gorakoentzat
Maila: oinarrizkoa

Edukia:
3D modelatuaren hastapenak, inprimaketarako agiriak prestatzea eta azken pieza inprimagailuan egitea. Ikastaroa amaitzean ikasleak figura errazak modelatzen eta inprimatzen jakingo du.
Bukatutakoan ikasleek etxera eraman ahalko dituzte tailerrean inprimatutako piezak .

Iraupena: 4 ordu
Zenbatekoa: 50 Euro + BEZa


3D MODELATUA – MAILA OINARRIZKOA

Adina: 16 urtetik aurrera
Maila: Oinarrizkoa

Edukia:
Diseinu softwarearen oinarrizko maila.Ikasleak 3D diseinu programak erabiltzen ikasiko du konplexutasun ertaineko piezak egiteko.
Ikastaroa amaitzean,ikasleek etxera eraman ahalko dituzte tailerrean inprimatutako piezak.

Iraupena: 20 ordu
Zenbatekoa: 200 Euro +BEZa 


3D MODELATUA – MAILA AURRERATUA

Adina: 16 urtetik aurrera
Maila: Aurreratua

Edukia:
Diseinatzeko softwarearen maila aurreratua, ikasleak 3D diseinu programak erabiltzen ikasiko du teknologia honen bidez pieza konplexuak egiteko.
Ikastaroa amaitzean,ikasleek etxera eraman ahalko dituzte tailerrean inprimatutako piezak.

Iraupena: 40 ordu
Zenbatekoa: 500 Euro +BEZa


3D INPRIMAKETA

Adina: 16 urtetik aurrera
Maila: Aurreratua

Edukia:
Oinarrizko 3D diseinua, ikasleak programen oinarrizko edukiak erabiltzen ikasiko du eta tresnarik erabilienak ezagutuko ditu.
Maila aurreratua 3D inprimagailuaren erabileran. Ikasleak inprimagailuan material ezberdinak erabiltzen ikasiko du, 2 koloretako inprimaketak egingo ditu, inprimagailu hauek izan ohi dituzten arazoak konpontzen ikasiko du eta irizpide zehatz baten arabera inprimaketa parametro ezberdinak aukeratzeko gai izango da. Helburua da piezak hasiera batean erabakitako ezaugarri eta propietateak izatea.
Kurtso amaieran, ikasleek pieza inprimatuak eraman ahalko dituzte.

Iraupena: 20 ordu
Zenbatekoa: 200 Euro + BEZa

Guk eskaintzen ditugun ikastaroez aparte, zure neurrirako prestakuntza nahiko bazenu, zalantzarik ez izan eta jar zaitez gurekin harremanetan. Zure beharrak eta inguruabarrak aztertuko ditugu eta horien araberako eskaintza egiten ahaleginduko gara.