DISEINUA

Ideiaren bat baduzu baina 3D modelatuari buruzko ezagutzarik ez baduzu, gure tailerrera etor zaitezke zure ideia azaltzera. Gu ideia hori gauzatzeko laguntza eskainiko dizugu.

Bisita egiten diguzunean gure ezagupenak eskura jarriko dizkizugu zure ideia nahi duzun moduan azal diezaguzun eta guk ideia hori ulertu dezagun. Diseinuaren eta modelatuaren alorrean ditugun ezagutzak baliatuz, zure ideiaren araberako gomendioak emango dizkizugu eta jatorrizko ideiaren eta produktua fabrikatzeko prozesuaren araberako eredu digitala egingo dugu. Horren ondoren, eta ereduaren garapenean zuk zeuk ere parte hartuko duzularik, hala nahi baduzu,ZURE IDEIA GAUZATUKO DUGU 3D inprimaketa teknikaren bidez .

Zure kasuan eredu digitala eta planoak besterik nahi ez badituzu, beste enpresa batek produktua metalez egin dezan, ez dago inolako arazorik; guk eskura jarriko dizkizugu behar dituzun plano eta agiri digital guztiak.

 

Model-Mania-2001-Phase-1

15